2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 9 de mayo de 2012

zezengorri

                             Euskal Mitologia
              Zezengorri

Zezengorri jeinu bat da.
Zezengorri zezen gorri bat da bere izena dionez. Batzutan sua ateratzen du bere sudur zulotik eta ahotik.
Haitzuloko iluntasunean agertzen da ZEZENGORRI eta bere adarrak eta buztana suzkoak dira.
Leize-zuloetan bizi da normalean, leku haien zaindari izan ohi baitira.
Bere eremuan sartu edota leizearen bakea eta isiltasuna apurtuz gero, haserretu egiten da, eta gaiztoa bezain beldurgarria izan daiteke.
Bizilekua duen leizetik herrietara jaisten da, eta bera mindu edo iraindu duten pertsonak zigortu egiten ditu.







                                        Elezaharra
Orozkon kontatzen dute lapur bat bizi izan zela Itzineko mendian dagoen Atxulaur haitzuloan. Lapur hark, urteetan eginiko lapurretei esker, izugarrizko urre pila bildu omen zuen haitzuloaren barruan. Lapurretara beste lurralde batera joan zen batean, hil egin omen zen, eta inork ez zekien non gorde zuen bere altxorra. Behin batean, kanpotar batzuk Atxularko leizera joan ziren altxorraren jabe egiteko asmotan, baina, hurbildu zirenean, ahotik eta sudur zuloetatik sua zerion zezen gorri izugarri bat atera omen zen mehatxuka haitzulotik; lapurraren espiritua, hain zuzen ere. Hurrengo batean, hildako lapurraren hezurrekin joan ziren haitzulora kanpotar haiek, eta bertan utzi zituzten. Orduan bai, orduan atera ahal izan zuten altxorra haitzuloko zulo sakonetik, lapurraren gorpuak betiko atsedena lortu baitzuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario