2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

jueves, 10 de mayo de 2012

SUGAAR


SUGAAR

    Sugaar Euskal Herriko pertsonaia mitologikoa da.
   Mari Jainkosaren senarra da eta bi seme ditu:
   Mikelatz eta Atarrabi. Bera gizakiaren, sugearen
   eta herensugearen fusioa da bere izena esaten  
   duen moduan. Bi aitzulo ditu etxe moduan: bat
   Amundan eta bestea Atarretan.
   Ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza
   pizten omen da. Deabru gaiztotzat hartzen dute
   Betelun, Nafarroan, eta Ataunen diote gurasoen
   esanak ez badira betetzen Sugaarrek zigotu egiten duela.

ELEZAHARRA

Elezaharrak kontatzen du Dimako bi gaztek Baltzolako haitzuloan
ikusi zutela Sugaar. Gazteenak, harrikada batez, buztana moztu
omen zion sugetxarrari; nagusiak aldiz, anaiaren jokabidea desegokitzat jo zuen. Handik urte mordoska batera, anaia nagusiari, bere herritik urrun zebilela, herriminasartu omen zitzaion,eta, momentu batean,Baltzolako leizera eramanomen zuen gizasememisteriotsu batek. Eta agurtzerakoan, urrez gainezka zegoen kutxa bat oparitu zion, eta anaia gaztearenzat, gerriko
gorri bat. Gazteak ez zuen jantzi nahi gerrikoa, eta gaztainondo batera lotuta utzi zuten. Zuhaitzak berehala hartu zuen su, eta leku hartan zulo bat besterik ez zen gelditu. Orduan konturatu ziren Sugaar ez zela gizon misteriotsu hura.

MARIO MEDEL

No hay comentarios:

Publicar un comentario