2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

jueves, 26 de abril de 2012

CON LOS CINCO SENTIDOS

ANTTON IRUSTA GANDASEGIN

Gandasegiko mendeurrena dela eta, atzo Gandasegira Antton Irusta ere etorri zitzaigun. Ipuinak duten garrantzia umeen bizitzan aipatu zuen. Alde batetik txikitatik etxekoengandik eta eskolako irakasleengandik edo, ipuinak entzutea ezinbestekoa da aditasuna lantzeko, bestetik lotura afektiboak sortzen dira eta ipuinen egiturak eta gaiak gure beldurrak gainditzen  laguntzen digute, azken baten, gure  nortasuna finkatzeko ezin bestekoak dira. Eska iezaiozu zure guraso, irakasle,... ipuinak kontatzea eta zu, zeu ere, animatu ipuinen munduan murgiltzen.




Bere amonak kantatutako ipuina eman zigun. Hemen jarri dizuegu "Maritxu nora zoaz" doinuarekin abestu ezazuen.


Txilinerrota
View more documents from Gandasegi.

martes, 24 de abril de 2012

NIRE ANAIA ETA NI

Nire anaia eta ni gara jaio eta egun batzuk beranduago. Argazki honetan biok agertzen gara. Nire anaiak uztailaren 9an urte bat egingo du.Nik asko maite dut.

lunes, 23 de abril de 2012

CANADAN IKUSITAKO AURORA BOREALA

Hemen dituzue Canadan , apirilak 17, 18 an, sortutako aurora borealari ateratako argazki batzuk. Azken egun hauetan eguzkian eztanda batzuk egon dira eta horren ondorioz sortu da fenomeno polit hau.


Azkeneko argazkia Idahon (Whashintoneko mugan) aterata dago. Fenomeno honek ordu beteko iraupena izan zuen. Hodeiak zirruak izan behar dute eta 20.000 oineko altueran egon behar dira (-58º), eguzki izpiak bertan dauden kristalak islatzen dituenean gertatzen da.


miércoles, 18 de abril de 2012

BIHAR IRAIAREN URTEBETETZEA

Bihar Iraiaren urtebetetzea da 11 urte egiten ditu, nik marrazki bat egin diot. Iraia oso urdurik dago baina oso pozik.
Iraiaren belarriak gorri-gorriak egongo dira .

ONDO PASA ZURE URTEBETETZE EGUNEAN!
ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

miércoles, 11 de abril de 2012

OPORRAK BELGIKAN ETA HARON


Nekatuta nago baina oso ondo pasatu dugu. Lehenengo astean Belgikara joan gara. Hor Bruselas, Brujas, Gante eta Lovaina bisitatu egin dugu. Oso hiri politak dira bene benetan. Ipuin baten barruan gaudela ematen dute. Oso eraikuntza bereziak dituzte. Adibidez, teilatuak eskailera forma dauka eta etxeek gaztelu antza daukate. Dorreak, gazteluak, katedralak, kaleak, zubiak, lakuak, dena zoragarria izan da. Gainera gofreak, txokolateak, muskuiluak eta patata frijituak oso ospetsuak dira. Eta denetarik frogatu dudala aitortu behar dizuet. Eta dena oso oso oso oso goxo dagoela esaten dizuet.

1958an Expo bat ospatu zen Bruselasen. Eraikuntzaz aparte "Atomium" izeneko monumento bat geratu da hori gogoratzeko. Azkenean Bruselaseko ikurra bihurtu da eta zoragarria da igotzea eta jeistea bola batetik beste batera. Bola bakoitza burdineko atomo bat dela azaldu ziguten eta irudi osoa burdin molekula bat dela, baina milioi pila bat aldiz haundituta.

Ondoan "Mini Europe" izeneko parke bat dago eta barruan eskalaz egindako europako hirietako monumento ezagunenak. Zoragarria!

ZELAKO OPORRAK!!!


Aurten oporrak Galdakaon eta Nojan egon naiz.Eguraldi txarra egin zuenez Nojan hiru egun egon nintzen eta beste egunak leku batetik bestera joaten.Nojan emandako egunak primeran pasatu nituen eta Galdakaon emandakoak apurtxu bat aspergarriak izan ziren plaza gorrira askotan joaten.Egun batean Castrora joan nintzen,beste egun batean Santanderrera eta beste batean Bilbora.
Astesantuko oporrak oso laburrak izaten dira,nire gustuko oporrak udakoak dira:
Luzeak,normalean eguraldi onekoak,hondartzan,igeritokietan eta batez ere azteketarik ez!