2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

sábado, 23 de junio de 2012

Gaur dantzako  ikustaldi bat egin dugu lau dantza egin ditugu.Basauriko antzokian izan da.Oso politak egon dira dantzak.Beste batzuk dantza egiten zuten bitartean guk kamerino batean egon gara argazkiak ateratzen,makijatzen...Hauetako argazki bat gaurkoa da baina bestea txikitan egindakoa.

viernes, 22 de junio de 2012

SENEGALERAKO MATERIAL BILKETA

Eskolan lan egiten duen pertsona batek harreman estuak ditu Senegaleko familiekin eta zera eskatu digu: Eskolako materialak (kuaderno erabiliak, margoak,...) botatzeko euki ezkero bera arduratuko litzateke bertara bidaltzeko  hango neska-mutilak erabili dezaten.

jueves, 21 de junio de 2012

OPORRAK

Gaur azken klase eduki dut musika eskolan triki dela eta. Oporrak musika eskolan!

Aste honetan igeriketan oporrak!

Bihar dantza eta oporrak!

Eta eskolan ere bai oporrak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Espero dut ondo pasatzea guztiok udan eta asko deskantsatzea irailan bueltatzeko gogo haundiekin!

ZE ONDO MUSIKA BUKATU DUT!!!!

Atzo hizkuntza musikala bukatu nuen.Ze ondo gauza guztiak bukatzen ari naiz.
Azken eguna bukatzeko merendola bat egin genuen, bakoitzak gauza bat ekarri zuen eta denetarik jan genuen.

Gero Kultur Etxera joan ginen nire neba ertainak entzunaldia zuelako. Berak triki jo zuen baina talde bat sortu zuten : bi triki, panderoa, teklatua, bateria eta nebaren adineko bi neska abesten. Liluragarria izan zen benetan. Musika eskolakoek grabatu egin dietenez entzungo dugu berriro.

martes, 19 de junio de 2012

Festibal dantza


Ekainaren 23an daukagu Festibal Dantza  Basauriko Antzokian eta gaur ensaiatu dugu.



AÑANAKO GATZAGAK

Bihar, ekainaren 20an, irteeera bat egingo dugu.8:45-etan plazatik irtengo gara eta 5ak inguruan heldu. Hau  da motxilan eraman behar duguna: txankletak, bainujantzia ipinita, bokatak, edaria, eskuoihala, krema, betaurrekoak, uretako txanoa eta bisera nahi dutenak.  Oso ondo pasatuko dugu!!!



domingo, 17 de junio de 2012

IGERIKETA SINKRONIZATUAREN TXAPELKETA





Gaur igerIketa sinkronizatuaren txapelketa eukin dut. Euskadiko txapelketa izan da.Goizean hasi da baina ni arratsaldean joan naiz goizekoa froga bereziak izan direnez hamabi urte gutxienez euki behar da parte hartzeko. Eta orain oporrak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


NIRE LAGUNAK HAWUAIANO DANTZATZEN


Igande 10 joan nintzen donostira, exibizio bat ikustera. Exibizio hori hawuaianaskoa zen eta hor nire hiru lagunak dantzatzen zuten:
Ane, Lierni eta Alba. Oso polita izan zen.















SEVILLANASKO ERAKUZKETA


Larunbata 23, erakutsi antzerkia torrezabal Sevillanas egin genuen. Garazi eta nik dantzatzen genuen. 2 baile dantzatu genuen eta Oso ondo pasatu genuen.






SANDRA LOPEZ











ARETO DANTZA

Atzo nire dantzako taldearekin "Areto" dantza egin nuen. Kiroldegian izan zen. Nire familia joan zen ikustera eta nire lagun batzuk adibidez Ismene, Sandra, Irune eta Garazi.

Agurra emateko aurresku bat egin zuten eta ze kasualitatea igeriketa sinkronizatuaren sokorrista izan zen dantzaria.

Gero dantzak hasi ziren, munduko buelta bat izango balitz bezalaxe era guztietako dantzak egin genituen. Arropak eta makillaje dantzaren herriaren arabera eraman genuen. Bukatzeko ikasle guztiak "Zazpi jauziak" dantzatu genuen.

Oso urdurik egon nintzen nik dantza asko egin behar nituelako "Samba, Cha-cha, Jief,Bolero eta Salsa" baina gero atera nintzen dantzatzera eta lasaitu nintzen.

sábado, 16 de junio de 2012



        G
ANDASEGIK
 JAIA

Gaur Gandasegiko jaia da.Ekintza asko egon dira:
Dantza, motxilak egiteko, intxableak,aurpegiak margozteko...Nik eta nire lagun batzuk dantza bat egin dugu eta abesti horren izenburua "I wanna go" eta "Britney spears" egin du kanta.Beste batzuen ustez, ikusten egon direnek, esan dute oso ondo egin dugula.Jaia beti goiko eskolan izaten da, baina gaur goizean euririk egin ez duenez  beheko eskolan izan da. 18:30-etan 100 ute Gandasegiko abestia abestuko dugu.kepak egin du eta niretzat oso polita da, sentimenduz beteriko kanta delako.

jueves, 14 de junio de 2012

MUSIKA ESKOLAKO ENTZUNALDIAK

















Aste hau oso gogorra izan da entsaio bereziak egin ditugulako gaur entzunaldiak egiteko.
Musika eskolak antolaturik "enparantza gorrian" eskenatoki bat antolatu dute eta hor egon gara erakusten mota ezberdinetako intrumenturen bidez sortutako kanta ezberdinak eta ere bai abesbatzaren bidez "Coca-cola"ko iragarkiaren abestia ingelesez lehenengo zatia eta euskeraz bigarrena abestu dugu.

Musika eskolak banatu dizkigu kamiseta kolore ezberdinetakoak (horiak, berdeak,urdinak eta abar) Musika Eskolako izena jarrita eta oso polita ikusten ziren kolore ezberdinak eskenatokian.

Aula berezitako ikasleek ere bai parte hartu dute eta oso ondo pasatu dutela adierazi dute.

Nahiz eta oso ondo pasatu nekatuta gaude atzo gaueko hamarretan amaitu genuelako entsaio eta gaur hiru t´erditan Iraiak eta biok eduki dugulako triki-trixa eta gero egon garelako arratsalde osoa entsaiatzen.

miércoles, 13 de junio de 2012

ZEANURIKO ESKOLAKO JAIA

ZEANURIKO  ESKOLAKO JAIA

Beste egunean Zeanuriko eskolako jaia izan zen eta oso ondo pasatu genuen.Nire lehengusua eta lagun bat etorri ziren. Gausa asko egon ziren adibidez: espuma, kalegira, pailasoak kartsak...
Argazki hauetan espumarekin jolasten gaude:

Aitor Emaldi

martes, 12 de junio de 2012

Domekan sollubera joan ginen aintzinako gauza bat egiten adarra jotzen lehen ere horrela egiten zuten herrikoek batzarrak zeudenean abizatzeko.

lunes, 11 de junio de 2012

PAPELEZKO EGAZKINAK

Gaur egin ditut lau papelezko egazkinak eta egin nuen lastertasun bat nire anaiaren kontra eta irabazi nion.


Eta larunbat onetan egingo dut bi gausa.

Bat da: futbol zelai bat(txikia), horrela aldut jolastu legoekin edo muñekoekin.

Eta bestea:egin egazkin gehiago.

domingo, 10 de junio de 2012

IGERIKETA SINKRONIZATUAREN EXHIBIZIOA






Gaur igeriketa sinkronizatuaren exhibizioa eukin dut. Oso ondo egin dugula esan digute. Bukatu dugunean gure entrenatzailei opari bat oparitu diegu. Oso pozik jarri dira.
Gero jende guztia igerulekura bota gara.


ZORATZEKO EGUNAK

Datorren asteartean,ekainak 12an dantza egin ondoren 19:30 etan musika eskolan egon behar naiz "Coca
Cola whatever" beste umeekin batera ensaiatzeko.Musikako andereñoak kolore desberdinetako kamisetak egun horretan banatuko ditu.Niri gustatuko litzaidake kolore urdinekoa tokatzea.Ostegunean enparantza gorrian abestuko dugu.Hau da abestia:
http://www.youtube.com/watchv=BEQqimBIczY&feature=relmfu

sevillanaren erakuztaldia

SAN JUAN GAUA

Atzo nire amamarekin hizketan egon nintzen eta berak kontatu zidan San Juan gaua bere gaztaroan nola ospatzen zuten.Nire amama Dimakoa da eta bere garaian gari sorta lotzen zuten eta sua eman ondoren familia bakoitzak bere propietateko ziren baratzeak eta ortuei bueltak eta bueltak ematen zieten, hau abesten zuten bitartean:
"San Juan San Juan Bagila
artoa eta garie gorde
eta zapoak eta sugeak erre."
Urtean zehar uztabilketa hobeagoa edukitzeko auzoak biltzen ziren sutea egiteko.
Gaur egun, nire herrian,suteak egiten dira gauza zaharrak erretzeko eta batzuk salto egiten dute suaren gainetik. Esaten ohi da horrela mina gero eta gutxiagoa dela.Sutea dagoen bitartean dantzariek haien musikarekin eta dantzakin den-dena alaitzen dute.
Azkenik txokolatea eta bizkotxoak jaten amaitzen da urteko gaurik laburrena.










Gu ere Konkistatzaileak


Atzo Galdakaoko Plaza Gorrian Euskal Telebistako "Los Conquistadores del Fin del Mundo" deitutako programaren aurkezlea, Julian Iantzi, ikusi genuen eta nire lagunekin batera argazki hau atera nuen.



Markel.Atxutegi

sábado, 9 de junio de 2012

URTEBETETZEAK

Gaur Heross´en nire lehegunsua Anderren eta nire lehengusina Leireren urtebetetzeak ospatuko ditugu afaltzen. Elkartuko gara koadrilakoak (elkarrekin bidaiatzen garenok) eta senide batzuk. Ea ez garen luzatzen bihar goiz altxatu behar garelako.


INGELERAKO AZKEN EGUNA

Larunbatero bezala ingelera ikastera joan gara Iraia eta ni, baina gaur azken eguna izan denez merendola egin dugu eta gero gimnasiora jeitsi gara eta klase bakoitzak ekintza bat egin du. Adibidez: antzerkiak edo abestiak abestu. Patiora joan gara apurtzubat eta gero diskoteka euki dugu musikarekin .
ZE ONDO PASATU DUT!!!!!!!!!!!!!


domingo, 3 de junio de 2012

OLAGARROA

ZUAZON PATINEKIN

GaurZuazora joan naiz Iraia, Julene eta ni patinekin. Bueltak ematen egon gara. Oso ondo pasatu dut . Barre asko egin dut.

ATZOKO GRABAKETA ZUZTARRETATIK AHORA














Atzo Andoainera joan ginen baserri batera Libe, Iraia eta ni Galdakaoko musika eskolatik ,eta Maialen Barrenetxea eta beste beska batzuk Gandasegiko Kantagintzatik Arkotxako jendea, Arrigorriagoko jendea, Larrabetzukoa, Orozkokoa eta abar "Zuztarretatik Ahora" euskararen proiektuaren barruan abesti bat grabatzeko. Hemen jarriko dizuet kanta baina Irailak arte ez da egingo aurkezpen ofiziala.
Goizeko bederatzian Torrezabal Kultur atzekoaldean autobusak hartu genituen Andoainera joateko. Bidetik oso ondo joan ginen abestia ensaiatzen baina gero baserrira ailegatzeko bidea oso eztua zen eta autobuseei asko kostatu zitzaien aldapa igotze,baserria mendiko goiko partean zegoelako.
Heldu ginean amaiketako jarri zuten: patatak frijituak, odolostea, sandwitxak...
Baserrian txakurrarekin jolasten eta zaldiekin egon ginen.
Gero umeak grabatzera sartu ginen estudiora. Lehenengoak guztiak batera eta gero Maialen, Iraia, Libe eta ni beste lau umeekin beste era batean grabatuta. Geroztik nagusiak hasi ziren hirunaka, guztira, eta bakarka. Amaitzerakoan, lehenengo autobusa joan zen baina Iraiari, Liberi, Maileneri, eta niri esan zigun gelditzeko grabatzeko guri bakarrik.

Galdakaora 16:15tan heldu nintzenerako amak eskatu zion autobusean geundenean aitari bokata tortilla prestatzeko eta polikiroldegira eraman ninduten dantzarako ensaio orokorra nuelako.

Eskerrak gaurko txapelketa atzeratu digutela eta lasai egon naitekeela.




ZUZTARRETATIK AHORA


�� Amama nongoa da zure euskara?
Oso berezia ta polita da!
�� Etxean ikasi nebana umetan
ipuinak entzun ta_olgetan.

�� Zelangoak ziren orduko ipuinak
�� Egoazan jentilak eta laminak.
�� Kontatuizkidazu bihar etzi baten
nire haurrek entzun ditzaten.

�� Eskolan, parkean, aisialdi taldean,
euskara dabil gure artean,
�� Atzotik gaurkora,
gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.

�� Etxean, kalean, euskaltegiko_atean,
euskara dabil gure artean,
�� Atzotik gaurkora,
gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.

�� Tabernan, lanean, mendira joatean,
euskara dabil gure artean,
�� Atzotik gaurkora,
gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora. (Bir)

�� Atzotik gaurkora eta gaurkotik gerora
ekarri daigun zuztarretatik ahora
�� Euskarak euskaldun egiten bagaitu gu
�� Euskaraz bizi, bizi nahi, bizi nahi dugu!

�� Euskaraz bizi, bizi nahi, bizi nahi dugu!

�� ZUZTARRETATIK AHORA.

�� Euskaraz bizi nahi dugu!



ARKOTXAKO JAIAK

Ekainak 1,2 eta 3an Arkotxan jaiak ospatzen ari dira.Arkotxatarrak ekintza askotan parte hartu dute eta aurten
aurreko urtean baino ekintza gehiago antolatu dutela esan dute.Nire amama hor bizi da eta gaur goizean bere etxera joan naizenean auzoa apainduta ikusi dut, eta kotxea aparkatzeko ez zegoen lekurik.
Usansolo eta Olabarri jaiak ere izan dira, aste buruko jaiak ( hiru egunetakoak ),gauza asko egon dira:
Txirrindulariak, txorizo eta taloak, tortillak, sardinadak, erromeriak, mozorroak, berbenak...Nire gustuko jaiak Galdakaokoak dira, bi astekoak direlako eta barraka  daudelako.