2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

jueves, 10 de mayo de 2012

ODEI
Odei izena lainoari ematen diogu, baina garai batean trumoiak, tximistak eta ekaitzak ekartzen dituen jeinuari ere honela deitzen zitzaion. Berak botatzen ditu trumoiak eta tximistak, herritarrak izutzeko eta uztak alperrik galtzeko.
Nekazarien sinesmenek diotenez, Odei laino ilun eta ekaiztsu baten itxuran agertzen da, eta antzinako jeinu edo jainko bat da, zeruko jainkoa.  Mariren, Euskal pertsonaia mitologiko guztien nagusi den Mariren, seme gaizto bezala ere agertu izan da kontakizunetan.
Odeiren eraginetik babesteko, erremedio magikoak erabili ohi dira, eta baita Jainkoari egindako errezoak ere. Lapurdiko Donostirin, zera egiten dute zeruetako jeinu suntsitzailea lasaitzeko: bedeinkatutako kandelak piztu, bedeinkatutako ereinotz adarrak etxeko suan erre, edo aizkora bat jarri ahoz gora, etxeko sarrera nagusiaren aurrean.





ELEZAHARRA:


Bazen behin Martintxo izeneko mutiko bat, 10 urte zituen.
Bere lagunekin zegoen etalagun batek esan zuen: ba al dakizue Anboton hodei erraldoi bat dagoela? Martintxo esan zuen: ba ni Anbotora joango naiz!. Beste lagunak arriturik geratu ziren.
Urrengo egunean martintxo Anbotora joan zen, galdu egin zen eta euria hasi zenean
suaitz baten babestu zen horduangaua zen. Martintxo beldur asko zeukan eta korriketan hasi zen. Eta esan zuen: a ze nolako hodei potoloa eta barreska hasi zen.
Hodeiak segitu egin zion eta ezan zion: ni Odei naiz eta ez naiz lodia.
Horduan Martintxo korrika hasi eta Odei tximista bat bota zion. Martintxo errira joan zen eta ortik aurrera Martintxo ez zen mendira geiago joan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario