2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 9 de mayo de 2012


TARTALO

Tartalo euskal mitologiako izaki begibakar eta erraldoia da.
Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta jendea harrapatu eta jan egiten du. Markinako Alarabirekin hainbat ezaugarri komunak ditu,

nahiz eta irelumarkinarrak zenbait ezaugarri berezko dauka.
Ez dauka ilerik baina kontu batzuk esaten dute baietz .


    ELEZAHARRAK
Antimuño baserriko bi anaia ehizan ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan sartu ziren aterperantz. Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin, bi anaiak ikusi eta esan zuen:
"Bat gaurko eta bestea biharko"
Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik. Ardi artean arakatzen has
i zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria  hasi zen oihuka:

"Hemen nago, hemen nago".
Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zituela. Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario