2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

jueves, 10 de mayo de 2012

GAUEKO

EUSKAL HERRIKO PERTSONAI MITOLOGIKOAK.

  GAUEKO


Gaueko, gaueko jeinua da, kondaira batzuen arabera gaua bera da. Euskal mitologian batzuetan tente ibiltzen den zakurtzar beltz bat da,magia beltzaren jauna. Ardiak eta artzainak jaten ditu eta bere hulua neguko gau hotzetan entzun daiteke.
Sinesmen zaharrek diotenez eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat da, hau da, eguna pertsonentzat eta gaua gaueko espirituentzat.
Pertsonek, gauez, etxean egon behar dute, hura da pertsonen gotorlekua, eta gauez etxetik kanpo zenbait lan egiten ausartzen diren pertsonak Gauekoren hatzaparretan harrapatuta geldituko dira. Batez ere, gauari beldurrik ez diola esaten dabilena zigortzen du jeinuak, errespeturik gabe harroputzarenak egiten dabilena. Haize bolara baten bidez abisatzen du Gauekok gertu dabilela, eta haizeak haren deiadarra ekartzen du



ELEZAHARRA

Lekeitioko hiru irule gauean etxerantz ziohazela hiru irrintzi entzun zituzten, eta beraiek ere erantzun egin zuten. Beldurraren beldurrez, lasterka batean, Urkiza-aurrekoa etxean sartu ziren. Sartu eta atea itxi zutenean,  gaueko jeinuak izugarrizko bultzada eman zion ateari, eta bertan utzi zituen hamar hatzamarren seinaleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario