2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

domingo, 9 de septiembre de 2012

GALDAKAOKO JAIAK

Gu Galdakaoko jaietan gaude eta bihar eskolara???

Benetan bi hilabete oso arin pasatu zaizkit ea kurtsoa ere bai.

HURRENGO ARTE

Aupa neska mutilok: Idazten dizuet, hemen, gure blogean, bihar ez naizela egongo zuekin esateko. Etxebarrira bidali naute eta nahiz eta beste ikasleekin egon beti eramango zaituztet nire bihotzean. Mosu handi-handi bat. Marian

GALDAKAOKO JAIETAKO IGOERA ARETO DANTZA TALDEKOEKIN

Ostiralean irailaren 7an Galdakaoko jaietan hasi dira.

Igeriketaren kanpusa amaitu bezain laster Galdakaora etorri nintzen arropaz aldatzera. Kamiseta berezi bat margoztu genuen lagun talde osoa berdin jantzita egoteko.

Plazakoetxen elkartu ginen eta hor nire dantzako andereno zegoenez elkartu ginen Areto Dantza taldekoekin eta igoera dantzatzen egin genuen.

SONRISAS Y LAGRIMAS:MUSIKALA

Ostiralean igoera eta gero musikala "SONRISAS Y LAGRIMAS" ikustera Euskalduna Jauregira joan ginen.

Nahiz eta ez ezagutu pelikula oso polita iruditu zitzaidan. Nagusiek oso ondo eginda zegoela komentatu zuten eta ematen zuela pelikula bera ikusten ari ginela.

Gaueko hamarretan joan ginenez ikustera koadrila gelditu ginen Bilbon afaltzeko musikala baino lehenago goizeko ordu batetan amaitzen zelako.

CAMPUS LAURA AMOROS: IGERIKETA SINKRONIZATUA


Irailaren 3tik 14ra Etxebarrin Kanpusa bat egiten ari gara igeriketa sinkronizatua hobetzeko eta sakontzeko. Ez zara izan behar klub batekoa parte hartzeko, bakarrik kontutan hartzen dute adina taldeak osatzeko.

Nahiz eta gogorra izan eta super nekatuta egonez gero arratsaldea oso arin pasatzen zait eta asko ikasten dudanez agujetak ondo jasotzen ditut.

ARRATEKO ESPATA DANTZA

Atxo Arratera joan ginen espata dantza ikustera nik iñoz ez nuen ikusi oso polita izan zen baina elizan egiten den espata dantza ezin izan nuen ikusi ala ta guzti dena zen berdina ia.