2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 22 de agosto de 2012

BILBOKO JAIAK

 Nojatik Bilbora etorri nintzen jaietara joateko. Egun batean suziriak ikustera joan nintzen, oso bereziak eta ikusgarriak iruditu zitzaizkidan.Suziriak amaitu ondoren barraketara joan nintzen. Askotan aritu nintzen eta ondoren tonboletara. Nire aitari urdaiazpiko bat, txorizo eta ardo botila bat tokatu zitzaion eta nire amari bingo bat eta niri diana elektronika bat. Zortedun gaua izan zen.

miércoles, 15 de agosto de 2012

RIBADESELLA




Abuztuaren 14an Ribadesellara joan nintzen nire ama, aita, osaba eta lehengusinarekin.Oso ondo pasatu genuen. Han hondartza, portua,harri batzuetan dinosaurioen arnastak, hegazti batzuen erreserba eta Tito Bustillo -ren kobazuloa ikusi genuen. Bazkaldu ondoren alde zaharretatik buelta bat eman genuen. Hango produktu batzuk erosi genituen. Oso berandu ailegatu nintzen etxera , hala ere urbanizazioko umeekin jolasten egon nintzen gauean: Iñigo, Javier, Aitor , Goizane , Angela , Malen , Leire, Eneko , Haizea, Gorka , Olatz , Gaizka , Ane , Gorja , Elizabette eta Alex.

martes, 14 de agosto de 2012

GAUR IGERILEKUKO LAGUNEKIN AGURTUKO NAIZ



Gaur igerilekuko lagunekin agurtuko gara neba ertaina, bere neska-laguna, nire lehengusina eta lehengusua. Pena handia ematen dit ez dakigulako ea bueltan pasatuko naiz gau bat hemen edo zuzenean Galdakaora......

Baina lehenengo Cadizera!!!!!!!!!!!!!!

LAS NORIASEN (LOGROÑOKO AKUAPARK)







































Logroñon "Las Noriasen" egon ginen eguna pasatzen. Toboganak 12 eta 9 metro altuerako dira eta flotagailuak bakarka edo bikoteka jeisteko erabiltzen dira.

Arratsaldeko zortziretan toboganak ixten dituzte baina gaueko hamarrak arte egon ginen futbolaz jolasten eta igeri egiten.

Ekintza ezberdinak antolatzen dira, adibidez nire izeko eta nire ama, aquagym eta aerobic ibili ziren egiten, baina paddle, tenisa, frontoiak eta abar egiteko dago.

Zenbat barre egin nuen eta ze ondo pasatzen ari naizen!









NEBA NAGUSIAREN 21KO URTEBETZEA


Abuztuaren 7an nire neba nagusiaren urtebetetzea izan zen, 21 urte egin zituen.
Opari asko eukin zuen, bere neskarekin eta neskaren gurasoekin etorri zen eguna pasatzera. Autocarabanaz etorri ziren, jarraian Andaluziara oporrak pasatzeko. Autocarabanan motorrak eramaten zituzten leku ezberdinetara ezagutzera joateko.

Abuztuaren 15ean Cadizera joango naizenez egun batzuk elkartuko gara hor.

Baina hori utziko dut hurrengorako........

domingo, 5 de agosto de 2012

ZELAKO OPORRAK HARON




 Uztailaren amaieran Yrama eta Junerekin batera Haron egon nintzen. Goizero igerilekura joaten ginen eguna pasatzera, hor jaten genuen eta bazkaldu ondoren  toboanetara. Oso dibertigarria izan zen astea, denetarik egiten genuelako: patinetan eta bizikletan ibili, etxean jolastu bueltak eman...
Gau batean etxetik atera ginen eta zelako sustoa hartu genuen guganna urbiltzen bi gizon beltzez jantzita burutik oinetaraino ikusi genituenean. Korrika egiten hasi ginen eta ez genekien nora joan. Bapatean Yrama eta Juneren amak barre egiten zeudenez lasaitu ginen apurtxu bat eta konturatu ginen Yrama eta Juneren nebak zirela.
Beste egun batean parke akuatiko batera joan ginen: toboganetan irristatzen,  ibaian igeri egien.... Ze ondo pasatu nuen!!!




viernes, 3 de agosto de 2012

NOJA



Uda honetan Nojan lagun askorekin egon naiz.Uztailaren hasieran June Ormaetxe, Alazne eta Olatzekin egon nintzen.Arratsaldero gelditzen ginen igerilekura, hondartzara, parkera eta plazara joateko. June eta ni afaldu ondoren auzokoekin elkartzen ginen jolasteko eta oheratu aurretik  bideoak ikusten edo hitz egiten egoten ginen. Egun batean Alazneren etxera joan ginen Olatz Nojatik bere etxera bueltatzen zelako, igerilekuan sartu ginen, gerra de globos egiteko eta azkenik merendola bat egin genuen.Uztailaren erdian June Zufiria eta Yrama etorri ziren egun batzuk pasatzera.Igerilekuan eta hondartzan egon eta gero plazara joaten ginen.Egunero Alaznerekin ere elkartzen ginen.Denetarik egin genuen eta oso


 ondo pasatu ere.Egun batean siamesez mozorratu ginen eta ezin izan genituen barreak jasan.Gauero ume askorekin egoten ginen kalean jolasten.
Abuztuaren lehenengo astean nire lehengusina, osaba ,aita, neba eta nire nebaren lagun bat etorri ziren.Arratsaldero Alazne, bi Ainhoa eta ni gelditzen ginen.Eta gaur arratsaldean laurak Erdi Aroko Merkatura joan gara.



HARON

















































Udan beti elkartzen gara Haron uda zati handi bat pasatzeko izeko Luisa , June eta Anderrekin. Gure aitak asteburuetan hurbiltzen dira eta nire nebak eta bere neska lagunak ere bai.

Horietaz aparte nire lehengusuaren lagun batzuk etorri dira eta gure laguna Iraia ere bai. Gero eta jende gehiago gero eta hobeto pasatzen dugun uda .!

Argazkietan ikusten dituzuenez Haron dauden igerilekuak oso dibertigarriak dira eta barre asko egiten dugu.













OPORRAK OSO DIBERTIGARRIAK NOJAN
































Iraiak June Ormaetxe, June Zufiría eta neu gonbidatu gaitu aste bete pasatzeko Nojan beragaz. Oso ondo pasatu dugu denetarik egin dugulako: patinekin ibili, surfa, igerilekuan igeri egin, "pijamas party", mozorratu eta abar.
Alaznek hor duenez etxe bat gurekin elkartu da eta egun batean gaua gurekin pasatu du.
Gu Errioxan geundenez maletak berriro prestatu eta hondartzara.! Amaitu denean astea berriro maletak prestatu eta Iraiaren gurasoek Errioxara ekarri gaituzte Iraia gurekin aste bete pasatzeko.

Harora heltzerakoan jatetxe batean bazkaldu eta gu amaitu bezain laster igerilekuetara toboganetara.....










jueves, 2 de agosto de 2012

Lehenengo urtea San Ferminetan

Beste egunean San Ferminetan egon ginen, Ander eta bere familiarekin. Pamplonaren ondoan Zizur deitzen zen herri batean egon ginen lau egun. Goizean erreka batera joan ginen eta dordoka andi bat ikusi genuen, gero arrastian  kilikiak, zuzko zezena, zezenak pasatzen eta su artifisialak ikusi genituen.