2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

domingo, 27 de mayo de 2012

IGERIKETA SINKRONIZATUAREN TXAPELKETA

Gaur igeriketa sinkronizatuatren Bizkaiko Txapelketa eduki dut. Nik bi dantza egin ditut. Batean Bizkaiko lehenengoa gelditu naiz eta bestean bigarrena gelditu naiz.
Oso pozik nago nire emaitzeikin!



KANTAGINTZA

Atzo kantagintzaren taldearekin Kepak egindako abestiak abestu genituen eta Durangoko taldea, Balmasedako taldea, Bermeoko taldea eta abar, ere bai parte hartu zituzten ekitaldi berezi konetan.

100 urterrena ospatzeko hainbeste ekitaldi antolatu dira. Baina hau ez da izango azkena!

Haur Kantari Txapelketan parte hartu dugunok abestu genuen atzo Gandasegi eskolaren omenaldian. Abeslariez aparte, Gandasegiko irakasleek abestu zuten atzo gurekin Kepak asmatutako abestia. Berak esaten dionez bere gogoropenaz eta oroimen gozoetaz oinarrituta.

domingo, 20 de mayo de 2012

GREENWICH

Argazki honetan fijatzen bazarete oina bakoitza dauka meridiano ezberdinetan.

Ez nuen oso ondo ulertzen baina amak esan zidan horrela jartzeko argazkia ateratzerakoan geroago hobeto ulertuko genukelako.

Eta horrela izan da. Orain ikasten ari naizenez ulertzen dut zergatik oina batek zapaltzen du meridiano bat eta beste oinak zapaltzen du beste meridiano.

Ez esan ez dela gauzaren bat harrigarriena denik!

jueves, 17 de mayo de 2012


IRATXOAK

Iratxoak galtzagorrien antzekoak dira. Txikiak eta berdez jantzita doaz beti, ere bihurriak dira.
Iratxoak Anboto sortu zuten bigarren herria ziren eta galtzagorriak lehenengo herria izan ziren.
Iratxoak Amalurrak sortu zituen beste asko bezala. Iratxoak medietan bizi dira eta landareak irtetzeko boterea dute edozein lekutan, ere mendiko animaliei laguntzen diete arriskuan daudenean eta horrela artzainak hobeto zaintzen dituzte.
Iratxoak bizi diren basoetan (Usnea Barbata) izeneko landare bat bizi da.

ELEZAHARRA

Esaten da horietako bat Ieltxu deitzen zela. Amalurrek esan zuenean gizonaren zerbitsuan egon behar zirela, Ieltxuri ez zitzaion gustatu eta Etxaiekin joan zen gizonei gauza txarrak egitera. Baina Amalurrek madarikatu egin zion bakarrik ilunean bizitzeko eguzkiaren argiak azala erre egiten ziolako, gainera Eguzkilorea sortu zuen. Eguzkiloreak ere etxeak eta gizonak Ieltxutik babesteko.




LEHIOAKO UNIBERTZITATEAN

Gaur Lehioako unibertzitatera joan gara Ander eta ni. Unibertzitatea oso handia iruditu zait. Medikuntza aldera  joan gara laboratorio bat ikustera. Han laboratorioko arratoiak zeuden eta mikroskopio batean horien zerebroko zelulak ikusi ditugu. 
Oso interesgarria izan da eta oso ondo pasatu dugu.

martes, 15 de mayo de 2012

JENTILAK


JENTILAK


Jentilak euskal mitologiako isakiak dira, harri garaikoak eta kristautasunaren aurreko euskal herritar paganoak sinbolisatzen dituena. Erraldoiak eta indartsuak dira, eta etsaiei harri handiak
botatzeko ohitura dute. Haiek eraiki dituzte zutarriak (jentilarriak) eta harrespilak (jentil baratzeak).


Elezaharrak

Elezahar batek jentilen amaiera kontatzen du, zeruan argi arraro bat ikusi zutenean gertatu zena. Ez zekitenez zer izan zitekeen, jentil zaharrenarengana joan ziren. Agureak argi ikusi zuenean “Kixmi (Jesus) jaio da, euskal arrazaren amaiera da” esan zuen eta ondoren bere burua amildegitik behera bota zuen. Gainontzeko jentilak lurrazpian gorde ziren, sarrera jentilarriak itxi zuelarik. Beste kondaira baten arabera, jentiletako bat, Olentzero izenekoa, kristautasunera bihurtu zen. Harez geroztik, Kixmiren etorrera jakinarazten du.

Jentilen bizilekuak


Albiko leizea, Aralar.
Aizpelarretako aitzak, Aia. Bertako  jentilek eraiki omen zuten Elkano auzoko eliza.
Jentilkoba eta Jentilen Harpea. Egino

Jentilen  heriotza lekua

Jentilarri, Aralar.




JENTILAREN IPUINA


Ataungo Jentillen Etorrera

Badira dira 15 urte Ataunen Jentillen etorrera ospatzen dutela. Jentillen Etorrera herri-antzerkiak Jentilei buruzko mitoak ezagutarazi nahi ditu, Joxemiel Barandiaran ikerlariak bere herrian jasotakoak, hain zuzen. Bada, herritik oso gertu dagoen erdi-aroko kastro edo gotorleku bat Jentilbaratz izenekoa. Handik jaitsi ziren Jentilak, menditik, ardi-larruz jantzita eta oso txima (ile) luzeak eramanez. Arratetatik datorren bidetik etorri ziren, ilundu ondoren, suziriak eskuan argia emanez.
Egun honetan, San Martingo elizaren istorioa antzeztu zuten. Orain dela urte asko, Jentilak eta Kristauak San Martingo eliz berria eraikitzeko akordio batera iritsi ziren; hala ere, Jentilek ibaiaren ondoan egin nahi zuten bitartean, kristauek Mandiolan (mendian gora dagoen gune bat) egitea nahi zuten.
Kristauek hasi ziren harriak mendira igotzen, pixkanaka pixkanaka, harriak handiak eta pisutsuak zirelako. Baina, gauero, egunez egindako guztia deseginda azaltzen zen berriro herrian, ibaiaren inguruan. Berriro, egunez lan egiten zuten kristauek, eta gauez euren lana deseginda azaltzen zen.
Azkenik, Jentilen egoskokeria zela eta, ibaiaren ondoan egin zuten eliza, eta hor datza gaur egun San Martingoa.
A ze herri antzerki lan ederra! Antzerki herrikoia, herriko 25 bat lagunek parte hartu zutelarik. Antzerkia antzeztu ondoren, Doroteo Barandiaran, azkeneko 10 urteetan antzerkian algoazil moduan lan egiteagatik omendu zuten; hor zebilen kalean gora eta kalean behera, turuta eskuan ozenki esanez "BANDO BANDO BANDO, JENTILAK ETORRI DIRA INOIZ BAINO GEHIAGO ... BANDO BANDO BANDO, ALKATEAK ISILIK EGOTEKO ESANDO"
Antzerki herrikoia. Bertan azaltzen ziren pertsonaiak, Alkatea eta Alkatesa, Mikeleteak, Sorginak, Jostunak, Perratzaileak, Baserritarrak, Tartalo, Atarrabi eta bere emaztea, Mikelats, Jentil harroa, San Martin Txiki, Mateo-Txistu apaiza (Jose Ramon "Marron" Agirre euskal goimendizaleak antzestua), algoazila, haur pare bat eta apaiza, benetan paper ezin hobean. Zertxobaitekin konparatzerakoan, Zuberoako Maskaradetan-edo dagoen giroa gogora ekarri zidan, festa herrikoia da-eta.
PD: Jentille, Jente hille ... esan zuen Ataundar batek Arratetarako bidegurutzean jentilen zai geundenean ...

Se pena Athleticek ez irabastea asko goibeldu nintzen. ez zuen ondo jolastu.
Baina horrela eta guztiz AUPA ATHLETIC!!!!!!!

lunes, 14 de mayo de 2012

       BASAJAUNA


BASAJAUNA HITZAEN SANAIA
Basako jauna ardiak eta auntzak zaintzen dituena.
BERE ITXURA
Kanpotik gizon handi kote bat dela dirudi bere  ilajeak ia gorputz guztia tapatzn du bere besoak eta hankak izan ezik,bere hanka bat gizakiarena da eta bestea apatz bat.


                            MARTIN TXIKI




Bazen mutil bat martin tiki izenekoa garai horretan ez zegoen garirik bakarik basajaunek.Egun batean martin txiki aralarrera joan zen basajauna bizi zen lekura eta abesten zegoen:
-ta tara taran garia erein ostoa erortzean-martin tiki egun batzikuk igaro zirenean martin tikiri ideia bat bururatu zitzaion eta aitaren albarka handiak hartuta aralarrera joan zen basajaunari esan zion:
-eztz gari pila ori salto batez pasatu-basajauna barrez hasi zen -ja ja ja-basajaunak esan zion bestei eta basajaunak salto batez pasatu zuen orain martin txikiren tzanda zen bera gari pilo erdira bota zen eta joan egin zen.
Herrira eltzean enak jarri ziren:-iuju iupi -baina agure batek esan zuen ez dakigu garia noiz erein-martin tikik erantzun zion-basajauna abesten ari zenan ostoak jausten irenean erein.-

LIBE  GOITIA

jueves, 10 de mayo de 2012

ODEI
Odei izena lainoari ematen diogu, baina garai batean trumoiak, tximistak eta ekaitzak ekartzen dituen jeinuari ere honela deitzen zitzaion. Berak botatzen ditu trumoiak eta tximistak, herritarrak izutzeko eta uztak alperrik galtzeko.
Nekazarien sinesmenek diotenez, Odei laino ilun eta ekaiztsu baten itxuran agertzen da, eta antzinako jeinu edo jainko bat da, zeruko jainkoa.  Mariren, Euskal pertsonaia mitologiko guztien nagusi den Mariren, seme gaizto bezala ere agertu izan da kontakizunetan.
Odeiren eraginetik babesteko, erremedio magikoak erabili ohi dira, eta baita Jainkoari egindako errezoak ere. Lapurdiko Donostirin, zera egiten dute zeruetako jeinu suntsitzailea lasaitzeko: bedeinkatutako kandelak piztu, bedeinkatutako ereinotz adarrak etxeko suan erre, edo aizkora bat jarri ahoz gora, etxeko sarrera nagusiaren aurrean.





ELEZAHARRA:


Bazen behin Martintxo izeneko mutiko bat, 10 urte zituen.
Bere lagunekin zegoen etalagun batek esan zuen: ba al dakizue Anboton hodei erraldoi bat dagoela? Martintxo esan zuen: ba ni Anbotora joango naiz!. Beste lagunak arriturik geratu ziren.
Urrengo egunean martintxo Anbotora joan zen, galdu egin zen eta euria hasi zenean
suaitz baten babestu zen horduangaua zen. Martintxo beldur asko zeukan eta korriketan hasi zen. Eta esan zuen: a ze nolako hodei potoloa eta barreska hasi zen.
Hodeiak segitu egin zion eta ezan zion: ni Odei naiz eta ez naiz lodia.
Horduan Martintxo korrika hasi eta Odei tximista bat bota zion. Martintxo errira joan zen eta ortik aurrera Martintxo ez zen mendira geiago joan.

SUGAAR


SUGAAR

    Sugaar Euskal Herriko pertsonaia mitologikoa da.
   Mari Jainkosaren senarra da eta bi seme ditu:
   Mikelatz eta Atarrabi. Bera gizakiaren, sugearen
   eta herensugearen fusioa da bere izena esaten  
   duen moduan. Bi aitzulo ditu etxe moduan: bat
   Amundan eta bestea Atarretan.
   Ostiraletan Marirekin elkartzean, izugarrizko ekaitza
   pizten omen da. Deabru gaiztotzat hartzen dute
   Betelun, Nafarroan, eta Ataunen diote gurasoen
   esanak ez badira betetzen Sugaarrek zigotu egiten duela.

ELEZAHARRA

Elezaharrak kontatzen du Dimako bi gaztek Baltzolako haitzuloan
ikusi zutela Sugaar. Gazteenak, harrikada batez, buztana moztu
omen zion sugetxarrari; nagusiak aldiz, anaiaren jokabidea desegokitzat jo zuen. Handik urte mordoska batera, anaia nagusiari, bere herritik urrun zebilela, herriminasartu omen zitzaion,eta, momentu batean,Baltzolako leizera eramanomen zuen gizasememisteriotsu batek. Eta agurtzerakoan, urrez gainezka zegoen kutxa bat oparitu zion, eta anaia gaztearenzat, gerriko
gorri bat. Gazteak ez zuen jantzi nahi gerrikoa, eta gaztainondo batera lotuta utzi zuten. Zuhaitzak berehala hartu zuen su, eta leku hartan zulo bat besterik ez zen gelditu. Orduan konturatu ziren Sugaar ez zela gizon misteriotsu hura.

MARIO MEDEL

EUSKAL MITOLOGIA MARI

        MARI

Mari euskal mitologikoako jainko nagusia da.Hainbat euskal mendietan  bizi da adibidez : Txindoki, Murumendi... Mariren bizitokirik garrantzitxuena Anbotoko  leize bat da.Mari ama lurraren irudikapena, izadiaren eta elmentu gutien erregina da. Oso dotore doa jantzita(gehienetan gorriz).                           

Elezaharra                                                              


Amezketan kontatzen zutenez, ba omen ziren zazpi urte Mari Txindokiko bere haitzulotik desagertu zela. Baina zaldi bat zeruan hegan ikusi zutenean eta izugarrizko euri jasa hasi zuenean, herritarrak berehala konturatu ziren Mari bueltatu zela. Marizulo kobazuloa zuen

Goiz batean, Kattalin izeneko  neska gazte amezketar bat joan zen mendira artaldearekin, eta, egun guztian ardiak larrean eduki ondoren, artaldea biltzen hasi zen. Kontatu zituenean, bat falta zitzaiola konturatu zen. Artaldearen jabeak egingo zionaren beldur, mendian gora abiatu zen  

falta zitzaion ardiaren bila. Batek baino gehiagok esana zion Mari Txindokin zenean ez gerturatzeko inguru haietara, baina ardi galdua topatu beharra zeukan. Aurrerago joan zenean, hara non, ardia haitzulo baten sarreran aurkitu zuen, eta bere ondoan andre eder eta galai bat ikusi zuen, sekula ikusi ez zuen bezalako dama. Mari zen. Marik nor zen eta zein familiatakoa zen galdetu zion neskatxari.  Honek, Kattalin zela bere izena esan zion, eta ez zuela familiarik, ardi haiek herriko jaun batenak zirela. Orduan, Marik berarekin bizitzen gelditzeko proposamena egin zion, eta zazpi urte berari laguntzen egoten bazen aberatsa egingo zuela agindu zion.
Horrela, bada, Kattalin Marizuloko damari laguntzen gelditu zen, eta zazpi urte haietan asko ikasi zuen neskatxak: haria egiten, ogia egiten, landareen ezaugarri magikoak ezagutzen, abereen hizkera ulertzen, eta beste hainbat zereginetan. Baina, di-da batean pasa ziren urteak, eta, garaia iritsi zenean, honela esan zion Marik:
—Kattalin, ondo bete duzu zure hitza, zintzo lagundu didazu, eta esanekoa izan zara. Nik joan egin behar dut, eta aberatsa egingo zintudala agindu nizunez, tori!
Marik ikatz puska handi bat eman zion. Harrituta gelditu zen neska gaztea, baina ez zen ausartu ezer esaten. Haitzulotik atera zenean, urre distiratsu bihurtu zen ikatza. Neska pozaren pozez 
jaitsi zen herrira; etxea eta artaldea erosi zituen, eta inoren aginduetara egon beharrik gabe bizi izan zen zoriontsu gure Kattalin.


                                             AMAIERA

IRUNE GUTIERREZ

Euskal mitologia EATE


EATE

Euskal mitologiako Eate pertsonaia ekaitzaren, suaren, uholdeen eta haizeteen jeinu da. Bera baita ekaitzak eta hondamen naturalak sortzen dituena. Ekaitza, sutea eta bestelako fenomeno natural suntsitzaileak datozenean, bere ahotsa entzuten omen da, gizakiei hondamendiaz abisatu nahian. Beste izen batzuekin ere ezagutzen da: Egata, Ereheta, Erots eta Erreate.

Gipuzkoan, Goiherriko eskualdean, Nafarroan, Arakilen eta Azpeitian jeinu honi buruzko elezaharrak  kontatzen dira. Hauetan kontatzen denez, basoa edo baserri bat erretzen ari denean, gorantz doazen  sugar biribilduak jeinuaren bizar luzeak omen dira.

 SANDRA LOPEZ 

GAUEKO

EUSKAL HERRIKO PERTSONAI MITOLOGIKOAK.

  GAUEKO


Gaueko, gaueko jeinua da, kondaira batzuen arabera gaua bera da. Euskal mitologian batzuetan tente ibiltzen den zakurtzar beltz bat da,magia beltzaren jauna. Ardiak eta artzainak jaten ditu eta bere hulua neguko gau hotzetan entzun daiteke.
Sinesmen zaharrek diotenez eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat da, hau da, eguna pertsonentzat eta gaua gaueko espirituentzat.
Pertsonek, gauez, etxean egon behar dute, hura da pertsonen gotorlekua, eta gauez etxetik kanpo zenbait lan egiten ausartzen diren pertsonak Gauekoren hatzaparretan harrapatuta geldituko dira. Batez ere, gauari beldurrik ez diola esaten dabilena zigortzen du jeinuak, errespeturik gabe harroputzarenak egiten dabilena. Haize bolara baten bidez abisatzen du Gauekok gertu dabilela, eta haizeak haren deiadarra ekartzen du



ELEZAHARRA

Lekeitioko hiru irule gauean etxerantz ziohazela hiru irrintzi entzun zituzten, eta beraiek ere erantzun egin zuten. Beldurraren beldurrez, lasterka batean, Urkiza-aurrekoa etxean sartu ziren. Sartu eta atea itxi zutenean,  gaueko jeinuak izugarrizko bultzada eman zion ateari, eta bertan utzi zituen hamar hatzamarren seinaleak.

miércoles, 9 de mayo de 2012

HERENSUGEA EUSKAL MITOLOGIA MARKEL ATXUTEGI


Herensugea
Herensugea edo dragoia mundu osoko mitologian agertzen den animalia-izakia da, baita Euskal Herriko mitologian ere. Beraz, mitologia unibertsaleko aldaera guztietan agertzen da, ia beti gizakiaren kontrakoa edo etsaiaren sinbolotzat hartuta
Euskal kondairek osatu altxorraren parte da, dudarik gabe, batzuetan buruanitzeko munstrotzat, bestetan aireetan barna dabilen meteorito goritzat agertuz. Euskal Herriko txoko askotan da ezaguna pertsonaia mitologiko hau. Lapurdi aldean,  Saran, Zugarramurdin, Donibane-Lohizunen eta Ezpeletan; Gipuzkoako eskualdean, Errenterian, Zaldibian eta Ataunen; Nafarroan, Zubirin; Bizkaian, Lekeition; Behe Nafarroan, Zuberoan; eta beste hainbat eta hainbat lekutan ere ezaguna da. Pertsonai honek, lekuaren arabera izen ezberdina hartu izan ditu. Izan ere, herensugea izateaz gain Lerensuge, Errensuge, Herainsuge, Ersuge, Sierpe, Dragoi … izan daiteke bere izena.
Elezaharretako piztia izugarria, hegoak eta atzaparrak eta narrasti gorputza dituen suge itxura duen jeinu gaizto eta beldurgarria dugu hau..Elezahar batzuetan, zazpi buru ditu, baina gehienetan bakarra duela kontatzen da.  Haitzuloetan bizi da, eta soilik gosea asetzeko ateratzen omen da bizilekutik. Haitzulo inguruko larreetan dabilen ganadua bere hatsaren bitartez erakartzen omen du Herensugeak, eta elikatzeko etxe-abere horiek jaten ditu. Beste zenbait lekutan diotenez, gizon-emakumeen haragia jaten du. Kontakizun askotan, herriko jendeak, aldian behin, pertsona bat eman behar dio Herensugeari, hark jan dezan; horrela, aseta egoten da piztia eta herritarrak lasai egon daitezke.
Alegia ugari sortu dira herensugearen inguruan; ezagunenak dira Lapurdiko Beltzuntzetar Gastonena, Arrasateko burdinagilearena, burdin gori batez hil zuena eta lau anaiena. Ezaguna da ere kristautasunak deabruaren pareko bihurtu ondoren, Aralarko San Migelekoa.





Herensugea
Lapurdiko herri eder baten inguruan, bere izenik ez badakigu ere, leize handi bat zegoen. Inork ez dakien eran, herritar guztien larritasunerako zazpi buruko sugetzarra atera zen leize hartatik. Herensugea deitu zioten.
Mamutzarrak urtero neska gazte bat hari emateko agindu zuen, bestela ez zuela inor bizirik utziko eta.
Horrela bada, familia-buru guztiak bildu eta zozketa egin zuten herensugean eskaini beharreko neska zein izango zen erabakitzeko eta erregearen alabari suertatu zitzaion.
Egun hura iritsi zenean neska zuhaitz bati lotu eta leizearen sarreran utzi zuten. Begiluze asko beste zuhaitzetara igo ziren ikuskizuna ondo jarraitzeko, baina lurrean ez zen inor gelditu neskari laguntzeko.
Horretan, han inguruan bere artalde eta txakurrarekin zebilen artzain bat hurbildu zitzaion gazteari eta, han lotua ikustean, galdetu zion:
-Baina... nork lotu zaitu zuhaitz honetan?
Erregearen alabak gertatu zen guztiaren berri eman zionean, mutila hura askatzen hasi zen. Bat-batean, izugarrizko hotsak entzun ziren leizearen barruan.
-Mesedez... -esan zion neskak artzainari- zoaz! zoaz! bestela Herensugeak zu ere hilko zaitu eta.
Baina mutilak ez zion jaramonik egin eta askatzen jarraitu zuen. Geroxeago, herensugea azaldu zen eta artzainak bere zakurrari:
-Zesar! Axa horri!
Txakurrak herensugeari ekin zion eta, sekulako borrokaren ondoren, akabatu egin zuen eta mila zatitan utzi. Artzainak zazpi buruetako mihiak moztu zituen eta baita erregearen alabak zeramatzan zazpi gonazpikoetatik zatitxo bana ere. Gero, alde egin zuen.
Bien bitartean, zuhaitzetara igotako begiluzeak jaitsi ziren handik eta, haietan azkarrenak sugearen zazpi buruak moztu zituen. Gero, erregeari eraman zizkion animalia beldurgarri hura berak hil zuela esanez.
Hitzemana zeukanari eutsiz, erregeak ezkontzarako prestakuntzak antolatzeko agindu zuen.
Ospakizunaren bezperan aparteko bazkaria izan zuten. Mahaiburuan erregea, bere alaba eta balizko heroia jarri ziren. Artzaina ere joan zen bere txakurrarekin, baina inor ez zen ohartu hura han zegoenik.
Bazkariaren azken aldera, artzainak esan zion txakurrari:
-Zesar! Ekar iezadak erregearen platera!
Zesar ziztu batean altxa eta erregearen platera hartu ondoren, jabeari eraman zion.
Han zeuden denak aho zabalik geratu ziren, baina erregea haserretu egin zen eta bere platera hartzera ausartu zen txakur hura lotzeko agindu zuen. Orduan artzainak, zegoen lekutik altxa eta erregeari esan zion:
-Txakur hau nirea da eta bera izan da herensugea hil duena. Beraz, niri dagokit printzesarekin ezkontzea!
Hango zalaparta izugarria izan zen! Denek ematen zuten beren iritzia eta oihurik handienak ateratzen zituztenak nobioaren lagunak ziren, honen egoera berritik mesede ugari espero baitzuten. Eztabaida hura nola edo hala bukatu behar zela eta, balizko salbatzaileak herensugearen zazpi buruak ekarri zituen erretilu batean, esanez:
-Hona hemen herensugearen zazpi buruak. Orain garbi dago noski nik hil dudala.
Eta artzainak erantzun zuen:
-Buru horiei zerbait falta zaie! -eta bere zorrotik mihiak atereaz, jarraitu zuen-. Hona hemen zazpi buru horien zazpi mihiak; printzesaren zazpi gonazpikoetan gorderik eduki ditut.
Itxuratiak burua makurtuta atera behar izan zuen, printzesak bere salbatzailea ezagutu zuen eta artzainarekin ezkondu zen. Esan beharrik ere ez dago, oso zoriontsu izan zirela eta herrialde hartan ez zela beste herensugerik inoiz azaldu.