2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 9 de mayo de 2012

LAMIAK

Euskal mitologian, emakume-itxura duen izakia; aldaera desberdinen arabera oinak ahuntz, ahate edo oilarrarenak izan dezakeena. Kostaldeko herri batzuetan arrain isatsez azaldu izan dute, beste herrialdetan undin edo sirena deitutako mitoaren antzera. Kondaira gehienen arabera, berriz, erreka inguruan arropa garbitzen eta orrazten egoten zen. Nekazariren batek erreka-ertzean janaria uzten bazien, gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen zioten.
Mitologian zein artelanetan, lamiak ibai-ertzean eserita eta urrezko orrazi batez ilea orrazten ageri dira beti. Gazte anitz maitemintzen eta liluratzen zituzten, baina gazteak, lamien oinetan erreparaturik, haiek konturatzen ziren penaz edo etxekoen esanagatik ohartzen ziren haiekin ezin zitezkeela ezkondu. Toponimian asko dira lamiekin lotura duten izenak: Lamikiz Markinan, Laminaputzu Zeanurin, Lamitegi Bedaion, Lamirain aranon, Lamusin Saran, Lamiñosin Ataunen....
                                      ELEHEZARRALamia eta Ligiko zubia


Aspaldi, orain dela ehunka urte, Zuberoako Ligiko jaunak zubi bat eraikiarazi zuen herria zeharkatzen duen ibaitxoaren gainean. Euskal harginek harria ondo lantzearen fama zeukaten mundu osoan, baina oraingo honetan, eraikuntza aparteko gauza ez izan arren, bukatu baino lehen erori egin zen.
Berriro eraikitzea agindu zuen eta berriro erori zen.
Hirugarrenez horrelakorik gerta ez zedin, Ligiko jaunak Lesarantzuko lamiei deitu zien zubia egin zezaten. Lamiek pozez zoratzen onartu zioten lana, baina baldintza bat jarri zioten:
-Inoiz eroriko ez den moduko zubia egingo dugu eta oilarrak jo baino lehen egin ere, baina zure arima nahi dugu gure lanaren truke.
Ligiko jaunak pentsatzen jardun zuen une batean.
-Zubia berehala behar dut eta arima... bukatzen dutenerako zerbait bururatuko zait.
Tratua onartu zuen eta lamiek beren lanari ekin zioten.
Ehunka ziren: batzuek harriak lantzen zituzten; besteek eskuz esku pasatzen zituzten esanez:
-To. Gilen! Har ezak, Gilen! Emadak, Gilen! Hemen hamaika mila Gilen gara!
Ligiko jaunak gazteluko dorretik ikusten zuen lanaren martxa. Beti erritmo berean ari ziren, beti hitz berak esanez:
-To, Gilen! Har ezak, Gilen! Emadak, Gilen! Hamaika mila Gilen gara hemen!
Azkenean, harri bat besterik ez zen falta zubia osatzeko.
-To, Gilen! Har ezak, Gilen!... Azkena duk, Gilen!
Eta jartzera zihoazen une hartan bertan, Ligiko jaunak oilategian prest zuen lasto pilari su eman zion eta berehala sekulako argitasuna egin zen bertan. Oilar gaztea ikaratuta esnatu zen, eta egunak lotan hartu zuelakoan hegoak astindu eta kukurrukuka hasi zen ahal izan zuen indar handienaz.
Oilarra entzundakoan, lamiek lanari utzi eta iskanbila zaratatsu artean desagertu egin ziren. Ipintzea falta zitzaien harria ibaira erori zen. Honela zioten ihes egiten zuten bitartean:
-Oilar madarikatua! Martxoko oilar madarikatua!
Geroztik, Ligiko zubia harri baten faltan dago. Ura bare eta garden dagoenean, zulo bat ikus daiteke habe batean eta harri gorri handi bat ibaiaren hondoan. Asko saiatu izan dira hura handik ateratzen baina oraindaino ez du inork lortu.
Iraia Carou

No hay comentarios:

Publicar un comentario