2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

martes, 15 de mayo de 2012

JENTILAK


JENTILAK


Jentilak euskal mitologiako isakiak dira, harri garaikoak eta kristautasunaren aurreko euskal herritar paganoak sinbolisatzen dituena. Erraldoiak eta indartsuak dira, eta etsaiei harri handiak
botatzeko ohitura dute. Haiek eraiki dituzte zutarriak (jentilarriak) eta harrespilak (jentil baratzeak).


Elezaharrak

Elezahar batek jentilen amaiera kontatzen du, zeruan argi arraro bat ikusi zutenean gertatu zena. Ez zekitenez zer izan zitekeen, jentil zaharrenarengana joan ziren. Agureak argi ikusi zuenean “Kixmi (Jesus) jaio da, euskal arrazaren amaiera da” esan zuen eta ondoren bere burua amildegitik behera bota zuen. Gainontzeko jentilak lurrazpian gorde ziren, sarrera jentilarriak itxi zuelarik. Beste kondaira baten arabera, jentiletako bat, Olentzero izenekoa, kristautasunera bihurtu zen. Harez geroztik, Kixmiren etorrera jakinarazten du.

Jentilen bizilekuak


Albiko leizea, Aralar.
Aizpelarretako aitzak, Aia. Bertako  jentilek eraiki omen zuten Elkano auzoko eliza.
Jentilkoba eta Jentilen Harpea. Egino

Jentilen  heriotza lekua

Jentilarri, Aralar.




JENTILAREN IPUINA


Ataungo Jentillen Etorrera

Badira dira 15 urte Ataunen Jentillen etorrera ospatzen dutela. Jentillen Etorrera herri-antzerkiak Jentilei buruzko mitoak ezagutarazi nahi ditu, Joxemiel Barandiaran ikerlariak bere herrian jasotakoak, hain zuzen. Bada, herritik oso gertu dagoen erdi-aroko kastro edo gotorleku bat Jentilbaratz izenekoa. Handik jaitsi ziren Jentilak, menditik, ardi-larruz jantzita eta oso txima (ile) luzeak eramanez. Arratetatik datorren bidetik etorri ziren, ilundu ondoren, suziriak eskuan argia emanez.
Egun honetan, San Martingo elizaren istorioa antzeztu zuten. Orain dela urte asko, Jentilak eta Kristauak San Martingo eliz berria eraikitzeko akordio batera iritsi ziren; hala ere, Jentilek ibaiaren ondoan egin nahi zuten bitartean, kristauek Mandiolan (mendian gora dagoen gune bat) egitea nahi zuten.
Kristauek hasi ziren harriak mendira igotzen, pixkanaka pixkanaka, harriak handiak eta pisutsuak zirelako. Baina, gauero, egunez egindako guztia deseginda azaltzen zen berriro herrian, ibaiaren inguruan. Berriro, egunez lan egiten zuten kristauek, eta gauez euren lana deseginda azaltzen zen.
Azkenik, Jentilen egoskokeria zela eta, ibaiaren ondoan egin zuten eliza, eta hor datza gaur egun San Martingoa.
A ze herri antzerki lan ederra! Antzerki herrikoia, herriko 25 bat lagunek parte hartu zutelarik. Antzerkia antzeztu ondoren, Doroteo Barandiaran, azkeneko 10 urteetan antzerkian algoazil moduan lan egiteagatik omendu zuten; hor zebilen kalean gora eta kalean behera, turuta eskuan ozenki esanez "BANDO BANDO BANDO, JENTILAK ETORRI DIRA INOIZ BAINO GEHIAGO ... BANDO BANDO BANDO, ALKATEAK ISILIK EGOTEKO ESANDO"
Antzerki herrikoia. Bertan azaltzen ziren pertsonaiak, Alkatea eta Alkatesa, Mikeleteak, Sorginak, Jostunak, Perratzaileak, Baserritarrak, Tartalo, Atarrabi eta bere emaztea, Mikelats, Jentil harroa, San Martin Txiki, Mateo-Txistu apaiza (Jose Ramon "Marron" Agirre euskal goimendizaleak antzestua), algoazila, haur pare bat eta apaiza, benetan paper ezin hobean. Zertxobaitekin konparatzerakoan, Zuberoako Maskaradetan-edo dagoen giroa gogora ekarri zidan, festa herrikoia da-eta.
PD: Jentille, Jente hille ... esan zuen Ataundar batek Arratetarako bidegurutzean jentilen zai geundenean ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario