2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 11 de enero de 2012

Nire gabonak

Gabonetan, beti bezala,  nire senideekin elkartzen naiz Arrigorriagako txoko batean eta asko jaten dugu. Upo Mendi izenekoa da eta bakarrik bi egunetan jaten dugu han. Hara beti Olentzerok ekartzen dizkigun opariak eramaten ditugu, bizikletak, patineteak , kotxeak , … Leku horren barruan beti jolasten dugu gauza berdinetara, adibidez: play-stationera , harrapatzera eta telebista ere ikusten dugu. Eta beti jaten dugu berdina baina niri gehien gustatzen zaidana nire amak erosten duen urdaiazpikoa da, oso gozoa dagoelako. Batzuetan nire lehengusu-lehengusin txikiagoak elkartu egiten dira nire aurka baina beti irabazten diet haiek oso txikiak direlako, 5 urtekoak. Urte honetako gauzarik barregarriena izan zen nire lehengusu bati bere pilota txoko ondoan dagoen ibaira jausi zitzaiola eta denok ikusi genuela nola urruntzen zen pilota baina emakume batek pilota hartu zuen eta bueltatu egin zion.





                                                                     2012ko urtarrilaren 11

No hay comentarios:

Publicar un comentario