Gabonak pasatu dira,egun bat “Errege eguna” besterik ez da faltatzen jaia hauek amaitzeko.Egun dibertigarriak,pozgarriak,entretenigarriak, zorionez betetako egunak niretzat. Guztiak desberdinak: 25an Olentzero,28an Inozente eguna,31an nire gustuko eguna Gabon Zaharra(suziriak,bengalak,serpentinak,mahatsak eta txin-txin Urte Berria).
Baina guztiz barregarria P.I.N-era joan nintzen eguna izan zen.Berdin da nortzuk joan ginen,aipatu nahi dudana nork eraman gintuen da.Emakume bat da eta berari gertatzen zaizkion gauzak bakarrik berari gertatu behar:txurroak erosi eta paperarekin eskuetan
gelditzen da,txurro guztiak jausi zaizkiolako;irristatzera doa eta patinak alderantziz
ipiniz gain lurretik ezin da altzatu;barraka batean hainbeste beldur pasatu duenez hatzamarrak beltzituak ateratzen ditu...
ETA ORAIN ZER?
EGUN BERRI BAT ESNAGAILURIK GABE.
No hay comentarios:
Publicar un comentario