2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

domingo, 10 de junio de 2012

SAN JUAN GAUA

Atzo nire amamarekin hizketan egon nintzen eta berak kontatu zidan San Juan gaua bere gaztaroan nola ospatzen zuten.Nire amama Dimakoa da eta bere garaian gari sorta lotzen zuten eta sua eman ondoren familia bakoitzak bere propietateko ziren baratzeak eta ortuei bueltak eta bueltak ematen zieten, hau abesten zuten bitartean:
"San Juan San Juan Bagila
artoa eta garie gorde
eta zapoak eta sugeak erre."
Urtean zehar uztabilketa hobeagoa edukitzeko auzoak biltzen ziren sutea egiteko.
Gaur egun, nire herrian,suteak egiten dira gauza zaharrak erretzeko eta batzuk salto egiten dute suaren gainetik. Esaten ohi da horrela mina gero eta gutxiagoa dela.Sutea dagoen bitartean dantzariek haien musikarekin eta dantzakin den-dena alaitzen dute.
Azkenik txokolatea eta bizkotxoak jaten amaitzen da urteko gaurik laburrena.










No hay comentarios:

Publicar un comentario