2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

domingo, 3 de junio de 2012

ATZOKO GRABAKETA ZUZTARRETATIK AHORA














Atzo Andoainera joan ginen baserri batera Libe, Iraia eta ni Galdakaoko musika eskolatik ,eta Maialen Barrenetxea eta beste beska batzuk Gandasegiko Kantagintzatik Arkotxako jendea, Arrigorriagoko jendea, Larrabetzukoa, Orozkokoa eta abar "Zuztarretatik Ahora" euskararen proiektuaren barruan abesti bat grabatzeko. Hemen jarriko dizuet kanta baina Irailak arte ez da egingo aurkezpen ofiziala.
Goizeko bederatzian Torrezabal Kultur atzekoaldean autobusak hartu genituen Andoainera joateko. Bidetik oso ondo joan ginen abestia ensaiatzen baina gero baserrira ailegatzeko bidea oso eztua zen eta autobuseei asko kostatu zitzaien aldapa igotze,baserria mendiko goiko partean zegoelako.
Heldu ginean amaiketako jarri zuten: patatak frijituak, odolostea, sandwitxak...
Baserrian txakurrarekin jolasten eta zaldiekin egon ginen.
Gero umeak grabatzera sartu ginen estudiora. Lehenengoak guztiak batera eta gero Maialen, Iraia, Libe eta ni beste lau umeekin beste era batean grabatuta. Geroztik nagusiak hasi ziren hirunaka, guztira, eta bakarka. Amaitzerakoan, lehenengo autobusa joan zen baina Iraiari, Liberi, Maileneri, eta niri esan zigun gelditzeko grabatzeko guri bakarrik.

Galdakaora 16:15tan heldu nintzenerako amak eskatu zion autobusean geundenean aitari bokata tortilla prestatzeko eta polikiroldegira eraman ninduten dantzarako ensaio orokorra nuelako.

Eskerrak gaurko txapelketa atzeratu digutela eta lasai egon naitekeela.




ZUZTARRETATIK AHORA


�� Amama nongoa da zure euskara?
Oso berezia ta polita da!
�� Etxean ikasi nebana umetan
ipuinak entzun ta_olgetan.

�� Zelangoak ziren orduko ipuinak
�� Egoazan jentilak eta laminak.
�� Kontatuizkidazu bihar etzi baten
nire haurrek entzun ditzaten.

�� Eskolan, parkean, aisialdi taldean,
euskara dabil gure artean,
�� Atzotik gaurkora,
gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.

�� Etxean, kalean, euskaltegiko_atean,
euskara dabil gure artean,
�� Atzotik gaurkora,
gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.

�� Tabernan, lanean, mendira joatean,
euskara dabil gure artean,
�� Atzotik gaurkora,
gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora. (Bir)

�� Atzotik gaurkora eta gaurkotik gerora
ekarri daigun zuztarretatik ahora
�� Euskarak euskaldun egiten bagaitu gu
�� Euskaraz bizi, bizi nahi, bizi nahi dugu!

�� Euskaraz bizi, bizi nahi, bizi nahi dugu!

�� ZUZTARRETATIK AHORA.

�� Euskaraz bizi nahi dugu!



1 comentario:

  1. Oso nekatsua izan zen,grabaketak denok behin baino berriro egin genituelako.Aitite bat egon zen"Hartz txikiaren" aititeren ahotsa marrazki bizidunetan ipintzen duena.Abestian amamak ordez aititek abesten du bizkaieraz eta gainerakook batuaz.Abestiaren letra pailasoek egin zuten.

    ResponderEliminar