2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 11 de abril de 2012

OPORRAK BELGIKAN ETA HARON


Nekatuta nago baina oso ondo pasatu dugu. Lehenengo astean Belgikara joan gara. Hor Bruselas, Brujas, Gante eta Lovaina bisitatu egin dugu. Oso hiri politak dira bene benetan. Ipuin baten barruan gaudela ematen dute. Oso eraikuntza bereziak dituzte. Adibidez, teilatuak eskailera forma dauka eta etxeek gaztelu antza daukate. Dorreak, gazteluak, katedralak, kaleak, zubiak, lakuak, dena zoragarria izan da. Gainera gofreak, txokolateak, muskuiluak eta patata frijituak oso ospetsuak dira. Eta denetarik frogatu dudala aitortu behar dizuet. Eta dena oso oso oso oso goxo dagoela esaten dizuet.

1958an Expo bat ospatu zen Bruselasen. Eraikuntzaz aparte "Atomium" izeneko monumento bat geratu da hori gogoratzeko. Azkenean Bruselaseko ikurra bihurtu da eta zoragarria da igotzea eta jeistea bola batetik beste batera. Bola bakoitza burdineko atomo bat dela azaldu ziguten eta irudi osoa burdin molekula bat dela, baina milioi pila bat aldiz haundituta.

Ondoan "Mini Europe" izeneko parke bat dago eta barruan eskalaz egindako europako hirietako monumento ezagunenak. Zoragarria!

No hay comentarios:

Publicar un comentario