2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

viernes, 21 de octubre de 2011

ILARGIAREN BILA


Bazen behin Zaira zientzialari txiki bat oso miatzailea zena. Egun batean entzun egin zuen gizon bat ilargira ailegatu zela eta berak ere ilargira joan nahi zuenez bere bi lagunminei deitu zien berarekin joateko.

Zaira kolore marroietako ilea baita begiak ere zituen. Txakurtxo emea Lasi izenekoa, zuria ,txikia eta begi  marroixkokoak.

Neskatila espaziora joateko transbordadorea edo nabea denbora luzea egon zen asmatzen eta amaitu zuenean  bere
 lagunekin: Nicola , Oihane  eta Lasirekin espaziora abiatu zen.

Transbordadoreak lehiatila luze bat , bi bolante eta jezarleku handi bat zeukan aurreko aldean. Atzeko aldean komuna
eta gelatxo bat  janaria, tresnak eta arropa eramateko.Egun asko egon ziren espazioan ezer interesanterik ikusi barik.

Azkenean ilargira heldu ziren baina ilberria zegoenez ez zuten ikusi eta jarraitu zuten bidea Saturno planetaraino.Lasi
bapatean zaunka hasi zen eta erdi lotan zeudenez , begiak zabaldu zituzten eraztun erraldoi bat ikusteko. Nicolak
bazekien planeta hori zein zen eta ezinezkoa zela Saturnon bizitza aurkitzea.

Hori dela eta jarraitzea erabaki zuten.Bi egun pasa ziren Marte planeta ikusteko, txundituta gelditu ziren hango
extralurtarrak ikustean. Pertsonak txikiak ziren,azala berdexkoa,belarri enbutu bezalakoak,esku bakoitzean lau hatz  eta oin bakoitzean sei behatz.Bai harrigarriak zirela!

Baina Zairak bidaia honetan planeta batzuk ezagutu arren ez zegoen pozik, berak ilargia ikusi nahi zuelako.

Azkenez hiru hilabete espazioan pasatu ondoren, ilargira ailegatu ziren.Ilargian grabitate indarrik ez dagoenez hegan
egiten egon ziren.Zein ondo pasatu ziren! Zein dibertigarria zen oinak lurrean ez ipintzea!

Horrela Lur planetara iritsi zirenean jo ta ke hasi ziren lana egiten.Eta zer uste duzue asmatu zutela? Barraka
batzuk, airetik ibiltzeko eta oinak lurrean ez ipintzeko.Oso ospetsua izan zen gure zientzialari txikia. 
  IRAIA        

No hay comentarios:

Publicar un comentario