2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

domingo, 15 de julio de 2012

Oporrak Madrilen

Ekainaren 30an Madrilera joan nintzen kanpinera.4 ordu eta erdi egon nintzen kotxean Aitarekin,Maienekin,eta Liherrekin.Gero heldu nintzen kanpinera eta hartu genuen bugalow bat eta hor geratu ginen. Neska batek esan zigun sanjuanada bat egingo genuela gauean baina nik ez nuen joan nahi eta aitak esan zigun bihar joango ginela Madrileko zoora.Itzartu nintzen, ropa ipini nuen eta zoora joan giñen. Kotxea aparkatu genuen eta zoora sartu giñen. Lehenengo flamenkoak ikusi genituen ,gero pinguinoak , lehoi marinoak eta errinozeronte indio bat baina ez zeukan adarrik eta ipurdian zirudien zeuzkala granoak. Errinozeronte ostean hartzak ikusi genituen, ezerita zeuden ipurdia erakusten. Gero mapan ikusi genuen hartz ostean tigreak zetozela eta horra joan ginen tigre bat zuria eta besteak normalak ziren eta eskuinean lehoiak zeuden leoia zuhaitz behan aurrerago zegoen lemureak eta aurkitu genuen baserri txiki bat zegoen oiloak asnoak...Gero gameluak ikusi genuen eta gamelu ostean papioiak zegoen ziren tximinu antxeko mota bat eta gero hartz- inurria,...eta animali mota ezberdinak.
Hurrengo egunean joan giñen ikustera El Escorial eta El Valle de Los Caidos.Escorialean ikusi genituen Panteoiak(Erregeen hilobiak), Jesusen kuadroak,eta El Valle de Los Caidosen Francoren hilobia ikusi genuen gurutze handi baten azpian...eta oso polita izan zen ikusi genuena egun horretan.
Uztailaren 3an joan giñen AQUOPOLISera,eta oso dibertigarria izan zen.

sábado, 23 de junio de 2012

Gaur dantzako  ikustaldi bat egin dugu lau dantza egin ditugu.Basauriko antzokian izan da.Oso politak egon dira dantzak.Beste batzuk dantza egiten zuten bitartean guk kamerino batean egon gara argazkiak ateratzen,makijatzen...Hauetako argazki bat gaurkoa da baina bestea txikitan egindakoa.

viernes, 22 de junio de 2012

SENEGALERAKO MATERIAL BILKETA

Eskolan lan egiten duen pertsona batek harreman estuak ditu Senegaleko familiekin eta zera eskatu digu: Eskolako materialak (kuaderno erabiliak, margoak,...) botatzeko euki ezkero bera arduratuko litzateke bertara bidaltzeko  hango neska-mutilak erabili dezaten.

jueves, 21 de junio de 2012

OPORRAK

Gaur azken klase eduki dut musika eskolan triki dela eta. Oporrak musika eskolan!

Aste honetan igeriketan oporrak!

Bihar dantza eta oporrak!

Eta eskolan ere bai oporrak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Espero dut ondo pasatzea guztiok udan eta asko deskantsatzea irailan bueltatzeko gogo haundiekin!

ZE ONDO MUSIKA BUKATU DUT!!!!

Atzo hizkuntza musikala bukatu nuen.Ze ondo gauza guztiak bukatzen ari naiz.
Azken eguna bukatzeko merendola bat egin genuen, bakoitzak gauza bat ekarri zuen eta denetarik jan genuen.

Gero Kultur Etxera joan ginen nire neba ertainak entzunaldia zuelako. Berak triki jo zuen baina talde bat sortu zuten : bi triki, panderoa, teklatua, bateria eta nebaren adineko bi neska abesten. Liluragarria izan zen benetan. Musika eskolakoek grabatu egin dietenez entzungo dugu berriro.

martes, 19 de junio de 2012

Festibal dantza


Ekainaren 23an daukagu Festibal Dantza  Basauriko Antzokian eta gaur ensaiatu dugu.



AÑANAKO GATZAGAK

Bihar, ekainaren 20an, irteeera bat egingo dugu.8:45-etan plazatik irtengo gara eta 5ak inguruan heldu. Hau  da motxilan eraman behar duguna: txankletak, bainujantzia ipinita, bokatak, edaria, eskuoihala, krema, betaurrekoak, uretako txanoa eta bisera nahi dutenak.  Oso ondo pasatuko dugu!!!