2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

domingo, 27 de mayo de 2012

IGERIKETA SINKRONIZATUAREN TXAPELKETA

Gaur igeriketa sinkronizatuatren Bizkaiko Txapelketa eduki dut. Nik bi dantza egin ditut. Batean Bizkaiko lehenengoa gelditu naiz eta bestean bigarrena gelditu naiz.
Oso pozik nago nire emaitzeikin!



KANTAGINTZA

Atzo kantagintzaren taldearekin Kepak egindako abestiak abestu genituen eta Durangoko taldea, Balmasedako taldea, Bermeoko taldea eta abar, ere bai parte hartu zituzten ekitaldi berezi konetan.

100 urterrena ospatzeko hainbeste ekitaldi antolatu dira. Baina hau ez da izango azkena!

Haur Kantari Txapelketan parte hartu dugunok abestu genuen atzo Gandasegi eskolaren omenaldian. Abeslariez aparte, Gandasegiko irakasleek abestu zuten atzo gurekin Kepak asmatutako abestia. Berak esaten dionez bere gogoropenaz eta oroimen gozoetaz oinarrituta.

domingo, 20 de mayo de 2012

GREENWICH

Argazki honetan fijatzen bazarete oina bakoitza dauka meridiano ezberdinetan.

Ez nuen oso ondo ulertzen baina amak esan zidan horrela jartzeko argazkia ateratzerakoan geroago hobeto ulertuko genukelako.

Eta horrela izan da. Orain ikasten ari naizenez ulertzen dut zergatik oina batek zapaltzen du meridiano bat eta beste oinak zapaltzen du beste meridiano.

Ez esan ez dela gauzaren bat harrigarriena denik!

jueves, 17 de mayo de 2012


IRATXOAK

Iratxoak galtzagorrien antzekoak dira. Txikiak eta berdez jantzita doaz beti, ere bihurriak dira.
Iratxoak Anboto sortu zuten bigarren herria ziren eta galtzagorriak lehenengo herria izan ziren.
Iratxoak Amalurrak sortu zituen beste asko bezala. Iratxoak medietan bizi dira eta landareak irtetzeko boterea dute edozein lekutan, ere mendiko animaliei laguntzen diete arriskuan daudenean eta horrela artzainak hobeto zaintzen dituzte.
Iratxoak bizi diren basoetan (Usnea Barbata) izeneko landare bat bizi da.

ELEZAHARRA

Esaten da horietako bat Ieltxu deitzen zela. Amalurrek esan zuenean gizonaren zerbitsuan egon behar zirela, Ieltxuri ez zitzaion gustatu eta Etxaiekin joan zen gizonei gauza txarrak egitera. Baina Amalurrek madarikatu egin zion bakarrik ilunean bizitzeko eguzkiaren argiak azala erre egiten ziolako, gainera Eguzkilorea sortu zuen. Eguzkiloreak ere etxeak eta gizonak Ieltxutik babesteko.




LEHIOAKO UNIBERTZITATEAN

Gaur Lehioako unibertzitatera joan gara Ander eta ni. Unibertzitatea oso handia iruditu zait. Medikuntza aldera  joan gara laboratorio bat ikustera. Han laboratorioko arratoiak zeuden eta mikroskopio batean horien zerebroko zelulak ikusi ditugu. 
Oso interesgarria izan da eta oso ondo pasatu dugu.

martes, 15 de mayo de 2012

JENTILAK


JENTILAK


Jentilak euskal mitologiako isakiak dira, harri garaikoak eta kristautasunaren aurreko euskal herritar paganoak sinbolisatzen dituena. Erraldoiak eta indartsuak dira, eta etsaiei harri handiak
botatzeko ohitura dute. Haiek eraiki dituzte zutarriak (jentilarriak) eta harrespilak (jentil baratzeak).


Elezaharrak

Elezahar batek jentilen amaiera kontatzen du, zeruan argi arraro bat ikusi zutenean gertatu zena. Ez zekitenez zer izan zitekeen, jentil zaharrenarengana joan ziren. Agureak argi ikusi zuenean “Kixmi (Jesus) jaio da, euskal arrazaren amaiera da” esan zuen eta ondoren bere burua amildegitik behera bota zuen. Gainontzeko jentilak lurrazpian gorde ziren, sarrera jentilarriak itxi zuelarik. Beste kondaira baten arabera, jentiletako bat, Olentzero izenekoa, kristautasunera bihurtu zen. Harez geroztik, Kixmiren etorrera jakinarazten du.

Jentilen bizilekuak


Albiko leizea, Aralar.
Aizpelarretako aitzak, Aia. Bertako  jentilek eraiki omen zuten Elkano auzoko eliza.
Jentilkoba eta Jentilen Harpea. Egino

Jentilen  heriotza lekua

Jentilarri, Aralar.




JENTILAREN IPUINA


Ataungo Jentillen Etorrera

Badira dira 15 urte Ataunen Jentillen etorrera ospatzen dutela. Jentillen Etorrera herri-antzerkiak Jentilei buruzko mitoak ezagutarazi nahi ditu, Joxemiel Barandiaran ikerlariak bere herrian jasotakoak, hain zuzen. Bada, herritik oso gertu dagoen erdi-aroko kastro edo gotorleku bat Jentilbaratz izenekoa. Handik jaitsi ziren Jentilak, menditik, ardi-larruz jantzita eta oso txima (ile) luzeak eramanez. Arratetatik datorren bidetik etorri ziren, ilundu ondoren, suziriak eskuan argia emanez.
Egun honetan, San Martingo elizaren istorioa antzeztu zuten. Orain dela urte asko, Jentilak eta Kristauak San Martingo eliz berria eraikitzeko akordio batera iritsi ziren; hala ere, Jentilek ibaiaren ondoan egin nahi zuten bitartean, kristauek Mandiolan (mendian gora dagoen gune bat) egitea nahi zuten.
Kristauek hasi ziren harriak mendira igotzen, pixkanaka pixkanaka, harriak handiak eta pisutsuak zirelako. Baina, gauero, egunez egindako guztia deseginda azaltzen zen berriro herrian, ibaiaren inguruan. Berriro, egunez lan egiten zuten kristauek, eta gauez euren lana deseginda azaltzen zen.
Azkenik, Jentilen egoskokeria zela eta, ibaiaren ondoan egin zuten eliza, eta hor datza gaur egun San Martingoa.
A ze herri antzerki lan ederra! Antzerki herrikoia, herriko 25 bat lagunek parte hartu zutelarik. Antzerkia antzeztu ondoren, Doroteo Barandiaran, azkeneko 10 urteetan antzerkian algoazil moduan lan egiteagatik omendu zuten; hor zebilen kalean gora eta kalean behera, turuta eskuan ozenki esanez "BANDO BANDO BANDO, JENTILAK ETORRI DIRA INOIZ BAINO GEHIAGO ... BANDO BANDO BANDO, ALKATEAK ISILIK EGOTEKO ESANDO"
Antzerki herrikoia. Bertan azaltzen ziren pertsonaiak, Alkatea eta Alkatesa, Mikeleteak, Sorginak, Jostunak, Perratzaileak, Baserritarrak, Tartalo, Atarrabi eta bere emaztea, Mikelats, Jentil harroa, San Martin Txiki, Mateo-Txistu apaiza (Jose Ramon "Marron" Agirre euskal goimendizaleak antzestua), algoazila, haur pare bat eta apaiza, benetan paper ezin hobean. Zertxobaitekin konparatzerakoan, Zuberoako Maskaradetan-edo dagoen giroa gogora ekarri zidan, festa herrikoia da-eta.
PD: Jentille, Jente hille ... esan zuen Ataundar batek Arratetarako bidegurutzean jentilen zai geundenean ...

Se pena Athleticek ez irabastea asko goibeldu nintzen. ez zuen ondo jolastu.
Baina horrela eta guztiz AUPA ATHLETIC!!!!!!!