2011-2012 IKASTURTEAN ZEHAR EGINGO DUGUN IBILBIDEA BLOG HONETAN AGERTUKO DA

miércoles, 11 de enero de 2012


OLENTZERO GANDASEGIN


Abenduaren 23an nire laguna Iraiarekin Egiatik Gandasegira Olentzero eta Mari Domingirekin batera triki-trixa jotzen jeitsi ginen.

Heldu ginenean haur hezkuntzako umeei gabonetako abestiak triki-trixaz gelaz gelaz jotzen joan ginen. Hori amaitu eta gero herriko frontoira joan ginen gure gelakoekin elkartzeko. Elkartu ginenean musikako anderenoarekin "Horra Mari Domingi" prestatutako abestia senideen aurrean abestu genuen.

Eta gure gabonetako oporrak hasi ziren.


YRAMA SIMARRO


JUAN TAMARIZ


Abenduaren 30an Euskalduna Jauregira joan nintzen kustera Juan Tamariz magoa. Trukoak oso dibertigarriak izan ziren eta berarekin barre asko egin nuen.


YRAMA SIMARRO

ERREGEEN KABALGATA


Urtarrilaren 5an Erregeen Kabalgata ikustera Bilbora June eta Iraiarekin joan nintzen. Iaz bezala leku aproposena topatuz gero oso eroso alde batetik (eserita ikusten dugulako) eta beste aldetik goitik hobeto ikusteko xehetasun bat galdu gabe.

YRAMA SIMARRO

PIN

Urtarrilaren 4an PINera lagun talde handi bat nire ama eta nire izekoarekin joan ginen.

Ekintza ezberdinak egin genituen, barraketan ibili ginen, eskulanak egin genituen, eta abar. Mr. Beanaren etxea da gehien gustatu zitzaidan barre asko egin genuelako.

YRAMA SIMARRO

IGERIKETA SINKRONIZATUA
Abenduaren 23an nire taldekoekin (Sincro Urbarri) erakusketa bat egin genuen. Ze urduri nengoen!
Baina oso ondo egin genuela esan ziguten.


YRAMA SIMARRO

LET´S DANCE- EL MUSICAL


LET´S DANCE


Abenduaren 28an Campos Antzerkira Let´s Dance musikala joan ginen ikustera. Dantzarien artean bost izan ziren Faman (telebistako lehiaketan) parte hatu zituztenak. Oso ondo pasatu nuen.


YRAMA SIMARRO

Nire gabonak

Gabonetan, beti bezala,  nire senideekin elkartzen naiz Arrigorriagako txoko batean eta asko jaten dugu. Upo Mendi izenekoa da eta bakarrik bi egunetan jaten dugu han. Hara beti Olentzerok ekartzen dizkigun opariak eramaten ditugu, bizikletak, patineteak , kotxeak , … Leku horren barruan beti jolasten dugu gauza berdinetara, adibidez: play-stationera , harrapatzera eta telebista ere ikusten dugu. Eta beti jaten dugu berdina baina niri gehien gustatzen zaidana nire amak erosten duen urdaiazpikoa da, oso gozoa dagoelako. Batzuetan nire lehengusu-lehengusin txikiagoak elkartu egiten dira nire aurka baina beti irabazten diet haiek oso txikiak direlako, 5 urtekoak. Urte honetako gauzarik barregarriena izan zen nire lehengusu bati bere pilota txoko ondoan dagoen ibaira jausi zitzaiola eta denok ikusi genuela nola urruntzen zen pilota baina emakume batek pilota hartu zuen eta bueltatu egin zion.





                                                                     2012ko urtarrilaren 11